HEZKUNTZAKO SAILBURUAREN JAKINARAZPENA

HEZKUNTZA SAILAREN JAKINARAZPENA
COMUNICADO DEL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

 

Trapagaranen 20/03/16

Egun on guztioi:

Egoera berezi honi aurre egiteko, guztiok ahalegin bereziak egin beharko ditugu eguneko jarduerari eusteko. Horretarako, hona hemen jarraibide batzuk:

1- IRAKASLEOK eta baita IKASLEOK ere, ORDUZ ORDU INFORMAZIO BONBARDAKETARIK JASO EZ DEZAGUN , OHAR BATZUK ERRESPETATU BEHARKO DITUGU:

a. Etenaldi honetan IKASLEEN JARRAIPEN AKADEMIKOARI EUTSI BEHAR DIOGU. Honetarako egunez eguneko lan gidatua garatzea ezinbestekoa da .
b. Ordutegia goizeko 8:30tik 14:30etara izango da DBHn (arratsaldeko saioak goizera pasatuko dira), eta batxilergokoa betiko modukoa.
c. Irakasleak eta ikasleak ikasgai bakoitzari dagokion saioan harremanetan egongo dira ikasgaiaren jarraipena egiteko. Adibidez: 1D taldean astelehenean 8:30etan EUSKARA baldin badute, horixe izango da ikasgai horren lanak jasotzeko, bidaltzeko, zalantzak argitzeko eta abarreko tartea.

2- Ikasleoi eta irakasleoi informazio hau helarazi dizuegu, jakinaren gainean egoteko nola jokatu behar den egun hauetan.

ZUZENDARITZA TALDEA

 

Trapagaran 24 de marzo de2020

 

Estimados miembros de la comunidad educativa de Burdinibarra:

Queremos agradeceros en primer lugar el enorme esfuerzo de coordinación que está suponiendo la suspensión de las clases presenciales.

 

A partir de mañana, veinticinco de marzo, por pura responsabilidad y compromiso con el esfuerzo colectivo de quedarnos lo más posible en casa, el horario de atención presencial de BURDINIBARRA se verá, hasta nuevo aviso, sensiblemente reducido:

Encontraréis nuestras puertas abiertas todos los días de 9 a 11 de la mañana. La Secretaría atenderá, dentro de ese horario, exclusivamente los martes y jueves.

Podréis poneros en contacto telefónicamente con nosotros en nuestro número habitual -944287857- de 9 a 1.

Recordad que estaremos también pendientes a diario de vuestros correos electrónicos en zuzendaria@burdinibarrabhi.net y en 015178aa@hezkuntza.net

La información más relevante se irá colgando en nuestra página web y en redes sociales.

 

Entendemos la enorme incertidumbre que genera esta situación, especialmente en los grupos de 2. Bachillerato. Estamos convencidos de que la superaremos y retomaremos la actividad académica normal.

En definitiva: no dudéis en poneros en contacto con nosotros. Aquí seguimos.

 

IES BURDINIBARRA BHI

Equipo directivo

 

 

Trapagaranen 20-03-24

 

Burdinibarrako hezkuntza-komunitateko kide agurgarriak:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu, eskola presentzialaren etenaldia dela eta, egiten ari zareten koordinazio-ahalegin handiagatik.

Lehen egun hauetan, ikastetxean zenbait jarraibiderekin on line ikaskuntza kudeatzen lagundu dizuegu, gailu elektronikoak, material analogikoa eta bideokonferentzietarako espazioak eta baliabideak eskaini ditugu.

 

Bihartik aurrera, martxoaren hogeita bostik aurrera, erantzukizun hutsagatik eta etxean ahalik eta gehien geratzeko ahalegin kolektiboarekiko konpromisoagatik, BURDINIBARRAKO aurrez aurreko arreta-ordutegia nabarmen murriztuko da, berriro ohartarazi arte:

Gure ateak zabalik aurkituko dituzue egunero goizeko 9etatik 11etara. Idazkaritzak, ordutegi horren barruan, astearte eta ostegunetan soilik hartuko du arreta.

Telefonoz jar zaitezte harremanetan gurekin, gure ohiko zenbakian (944287857), 9tik 1era.

Gogoratu egunero zuen mezu elektronikoen zain egongo garela zuzendaria@burdinibarrabhi.net / 015178aa@hezkuntza.net  helbide elektronikoetan.

Informazio garrantzitsuena gure webgunean eta sare sozialetan eskegiko dugula.

 

Ulertzen dugu egoera honek sortzen duen ziurgabetasun izugarria, bereziki 2BATXko taldeetan. Ziur gaude gainditu egingo dugula eta ohiko jarduera akademikoari berrekingo diogula.

Azken batean: ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Hemen jarraitzen dugu.

 

BURDINIBARRA BHI

Zuzendaritza Taldea