Zer da Agenda 2030?

2030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda berria da, eta 2015eko irailean onartu zen Nazio Batuetan. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. 

Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da. Agenda horren bidez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean.

Zer dira GIH?

¬ęGure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako¬Ľ izenburupean, estatu kideek onartutako azken dokumentuan 17 helburu zehazten dira, Garapen Iraunkorrerako Helburuak izenekoak (GIH).

 

Zeren inguruan lantzen da Eskolako Agenda 2030 Burdinibarran?

Eskolako Agenda 2030 17 helburu horien inguruan garatzen da. Burdinibarran mailaz maila lantzen ditugu 17 helburu horiek, baina urtero helburu zehatz bat lan egiten da. 

 

Nola garatzen da?

Bost fasetan: Antolamendua eta planifikazioa, sentsibilizazio eta motibazioa, diagnostikoa, ekintza plana, eta komunikazio eta ebaluazioa.